Zerbitzuak
Hiri barruko zerbitzuak
Erabiltzaileak hiri barnerako eskaturiko zerbitzua da, hiriguneko desplazamenduetarako.
Udalak 2009 urterako onarturiko indarreko tarifak:
- Tarifa I (Eguneko hiri barruko tarifa, 7etatik-22tara):
- Ibilitako km: 0,9546€
- Itxarote ordua: 18,4205€
- Abiasaria: 4,5353€
- Tarifa II (Gaueko hiri barruko tarifa, 22etatik-7tara. Tarifa bera aplikatuko da OSTIRALA 22etatik ASTELEHENA 7ak bitarte, baita dagokion udalean eta araudi autonomikoetan ezarritako jai egunetan ere.)
- Ibilitako km: 1,4877€
- Itxarote ordua: 28,4205€
- Abiasaria: 5,335€
Lehenengo 1.500 metroak tarifan barne daude, taximetroa martxan jarriko da gero.
Hiriarteko Zerbitzuak
Udal mugatik kanpora egiten den zerbitzua da (probintziako, herrialdeko edo nazioko zerbitzuak).
Udalak 2009 urterako onarturiko indarreko tarifak:
Hiriarteko tarifetan joan-etorriko km-ak zenbatzen dira, beraz itzulera taximetroak markatzen duenaren barne dago. Taxistarekin kontsulta egin.
- Tarifa III (Eguneko hiriarteko tarifa, 7etatik-22tara):
- Ibilitako km: 0,5589€
- Itxarote ordua: 15,35€
- Abiasaria: 5,25€
- Tarifa IV (Gaueko eta jai eguneko hiriarteko tarifa, 22etatik 7ak bitarte. Tarifa bera aplikatuko da dagokion udalean eta araudi autonomikoetan ezarritako jai egunetan 7etatik-23ak bitarte, eta larunbatetan 13etatik aurrera.)
- Ibilitako km: 0,6180€
- Itxarote ordua: 16,15€
- Abiasaria: 5,77€
Lehenengo 1.500 metroak tarifan barne daude, taximetroa martxan jarriko da gero.
Enpresa eta Profesionalak
Zerbitzu hau lan beharrengatik gure herrialdera etortzera behartuta dauden profesionalengana zuzenduta dago batez ere.
Denbora ahalik eta gehien baliatzeak duen garrantzia ezagutuaz, zure desplazamenduak antolatzeko gugan konfiantza izatea proposatzen dizugu, gure kokapen geografikoa dela eta (Donostiatik eta Biarritzeko aireportutik 20 minututara), zure beharretara egokituriko zerbitzu azkarra eta profesionala eskeintzeko aukera dugu.
- Lehentasunezko atentzioa Aireportuko eta Geltokietako joan-etorrietan.
- Hileroko fakturazio aukera.
- Pakete eta dokumentuen biltzea eta ematea azkartasun osoz.
- Aurrekontuak egiteko aukera (Hitzartuta ezarritako prezioak eta hileroko fakturazioa).
- Ordainketa Txartela bidez.
- Zerbitzuaren aldez aurretiko eskaerarekin hotela eta jatetxea gordetzeko aukera.
Nola bideratu ez dakizun kasu berezi horietarako, aholkua eskatu guri eta konponbiderik egokiena bilatuko dugu.